2022ko erronka
“Ukraniarrak babestu zituzten familiengatik korrika”
Asier Mintegia naiz, Busturia herriko San Kristobal auzoko gazte bat, 2022ko urtean 100 kilometro nituen 24 ordutan helburu argi batengatik: dirua lortzea Ukraniar familiak laguntzen dituzten familientzat.
Auzoko jaiak direla aprobetxatuz, txosna bat jarri zuen, edozein laguntza ez delako inoiz gaizki etortzen. Denok dakigu Europa ekialdeko herrialdearen egoera oso latza dela, milioika pertsona egunero saiatzen dira herrialdetik ateratzen Errusiar inbasioagatik. Interes eoknomikoak alde batera utzita, Ukraniarrak jasotzen dituzten familiari laguntzea izan nuen helburu.
Ideia aspalditik zebilen nire buruan. Auzokide bat daukat, ukrainarrak hartu zituena, eta ahal nuen guztian laguntzen hasi nintzaion. Adibidez, supermerkatura joaten nintzenean, berarentzat oinarrizkoak ziren produktu batzuk hartzen nituen – esnea, arrautzak –, bere egoera pixka bat arintzeko. Nahikoa egiten du gerratik ihes egiten duen jendeari laguntzearekin. Baina, ondoren, Euskadiko mendietan ibili ohi den WhatsAppeko lagunekin hitz eginez, zerbait handiagoari forma ematen hasi nintzen.

Eta nire gustuko jardueretako bat zerbait handiagoa muntatzearekin lotzea erabaki nuen: 100 kilometro egitea eta nahi zuen jendeak bere ekarpena egin ahal izatea. Bai txosnara etorrita, bai nola edo hala, bakoitzak ahal zuena. Horretarako, berariazko kontu bat ireki nuen, nahi zuenak bertan parte har zezan.

Baina gauza oso desberdina da ideia bat edukitzea eta beste batzuk ideia hori gauzatzea. Izan ere, inor gutxik egin ditzake horrelako kilometroak gauez eta mendietan zehar. Ni, nolanahi ere, prest sentitu nintzen. Duela bi aste Pirinioetan izan nintzen, 96 kilometro egin nituen bertan, gelditu gabe, eta 15 kiloko pisu gehigarria erantsi nion gorputzari. Ia ezer ez. Behin testa eginda, eta nota onarekin, nere abenturaren azken xehetasunak ematen aritu nintzen. Izan ere, ibilbidea markatuta neukan, baita ibilbidea egiteko erabiliko duen konpainia ere.
Nerekin etorri ziren WhatsApp taldeko kideak, Busturiako bizilagunak, ukrainarrak… Gainera, Busturialdeko hainbat enpresaren babesa ere lortu nuen. Adibidez, supermerkatu batzuek ziurtatu zidaten 400 euro emango dituztela elikagaietan. Egun hartan, San Cristobaleko txosnatik atera nintzen 19: 00etan Oizerako norabidean, eta gero Muxikako Urrutxuara joan nintzen. Han, nire probaren 32 kilometro gehiago egingo nituelarik. Hortik Mendatara bota nuen, gero Errigoiti, Bizkaigane… Ostera, Sollubeko tontorrera joan nintzen Busturiara itzultzeko. San Cristobalera 17: 00etatik 19: 00etara iritsi nintzen. Ibilbidea Urdaibaiko Biosfera Erreserba batetik egin zen.