Gaur zure laguntza eske nator Alexandru Ionita gaztearen bizitza kalitatea hobetzeko nahian. Izan ere, mutikoa Amorebietan jipoitu zuten 15-20 pertsonen artean neskato bati laguntzearren. Geroztik, familia eta lagunak etengabe laguntzen ari dira gaixoaren bizimodua hobetzeko baina zoritxarrez tratamendu eta baliabideak oso garestiak dira.

Gaur egun Alexandru ohean jarraitzen du eta mugimendu gutxi batzuk egiteko gai da. Estimulazio hau berpizteko Arrasateko Aita Menni Hospitalean dago, baina honek 6000 euro hileko gastua dakartza familiarentzat.

Bildutako diru guztiarekin familiak hilabete gehiago mantendu ahal izango du Alexandru zentru horretan eta espero da poliki-poliki bere mugikortasuna hobetzea.

Bizuma egin:

667498149

Paypalez ordaindu:

Transferentzia egiteko kontu korrontea:

ES75 2095 0043 1091 2233 9878

Alexandru Ionita

23 urteko Zornotzarra jipoitu zuten 2021ko udan mutikoa erdi hilda lurrean utzita. Bizirik dagoen arren, zure laguntza behar du gastu medikuei aurre egiteko.

eu